"Tú Puedes Ser Lo Que Quieras" ESKOLA LEHIAKETAREN 2. edizioko OINARRIAK

MATTEL ESPAÑA, S.A. (aurrerantzean; MATTEL) konpainiak, Aribau Kalea, 200 zkia., Bartzelona, helbidea eta A-08842809 IFZ dituenak, eta BARBIE markaren titularra denak, TÚ PUEDES SER LO QUE QUIERAS (El Concurso) Lehiaketaren bigarren ediziorako deialdia iragartzen du, ondorengo oinarri legalen arabera arautuko dena (“Oinarriak”).

Oinarriak Ohar Legala, Pribatasun Politika eta Cookie Politikarekin osatzen dira. Testu hauek osotasunez onartuak izan beharko dira Lehiaketan parte hartu aurretik, eta behin haiek onartuta, Oinarrien barne ulertuko dira legez dagozkion ondoreetarako.

  1. “Tú Puedes Ser Lo Que Quieras” ESKOLA LEHIAKETAZKO OBJEKTU ETA EREMUA.

    Lehiaketak genero estereotipoekin amaitu eta ikastetxean berdintasuna bultzatzea ditu helburu.

    Ondorengoak izango ditu helburu:

    • Neska-mutilei eurek nahi dutena amesteko adorea izateko indarra eman, haien konfidantza eta potentziala areagotzeko eta haien helburuak lortzeko tresna eta ezagutzak eskuratuaraziz.
    • Genero estereotipoen aurka borrokatu, arreta bereziki emakumeak Historian zehar izan duen paperan jarriz.

    Lehiaketa Estatuko Hezkuntza Zentro guztietako Lehen Hezkuntzako ikasleei (1., 2., 3., 4., 5. eta 6. mailak) zuzendurik dago.

    Lehiaketarako izen-ematea parte hartu nahi duen ikasgela bakoitzeko irakasleak kudeatuko du 4. xedapenean jasotakoaren arabera.

  2. DENBORA-ESPARRUA

    Lehiaketa 2019ko irailaren 16an hasiko da, izen-emate epea irekiko den data.

    Izen-emate eta lanen arrerarako epea 2019ko irailaren 16tik 2020ko martxoaren 16ra bitartekoa izango da, data hauek barne.

    Lehiaketa 2020ko maiatzan amaituko da, lehiaketaren web orrian irabazleak igorriak izango diren unean: www.programaescolartupuedesser.es.

    MATTELek izen-emate eta lanen arrera epea luzatzeko eskubidea gordetzen du beharrezko edo komenigarria kontsideratuez gero, 10. xedapenean deskribatutakoari jarraituz.

  3. OINARRIAK ONARTZEA

    Lehiaketan parte hartzeko lehiaketaren web orrian (www.programaescolartupuedesser.es) argitaratutako Oinarriak espreski onartzea ezinbestekoa izango da.

    MATTELek berberak betetzen ez dituzten parte hartzaileak, eta bereziki, Oinarri hauen aurka doan edozien parte-hartze kanpo uzteko eskubidea gordetzen du.

    Oinarri hauen onarpenarekin parte-hartzaileek berberen kondizio eta baldintzak ulertzen dituzte eta zentzu honetan aplikagarria suerta daitekeen baliozko araudia betetzeko konpromezua hartzen dute, Lehiaketan parte hartze hutsarekin Oinarri eta legalitatearen pean osotasunez eta atzeraezintasunez jarduteko baimena emanez.

    Parte-hartzailearen aurkakotasunezko adierazpenak, hura jazotako unea edozein izanda ere, Lehiaketatik kanpo geratzea eta MATTEL parte-hartzailearekin hartutako edozein konpromezutatik aske geratzea inplikatuko du.

  4. PARTE HARTZEKO BETEKIZUNAK ETA MEKANIKA

    Lehiaketan parte hartzea erabat doakoa da. Parte hartzen duen irakasleak ondorengo baldintzak bete beharko ditu:

    • Lehiaketako web orrira sartu (www.programaescolartupuedesser.es) eta izen-emate galdeketa bete.

    • Lehiaketako testu legalak onartzera bideratutako kutxatila markatu: Ohar Legala, Pribatasun Politika eta web orriaren Cookie Politika eta Oinarriak.

    • Izen-ematea berretsi.

      Izen-ematea 900670201 doako telefonoaren bidez ere gauzatu ahal izango da, aipatutako testu legalak web orriaren bidez onartzea halabeharrezkoa izaten jarraituko du baina.

    Izen-emate prozesua amaitzerakoan, irakasle parte-hartzaile bakoitzak erabiltzaile bat eta pasahitz bat jasoko ditu bere eremu pribaturako sarrera edukitzeko (“Eremu Pribatua”).

    Irakasle bakoitzak ikasgela bat edo ugariren izen-ematea gauzatu ahalko du, haietako bakoitzak bere lana aurkeztuz, Lehiaketako parte-hartzea ikasgela bakoitzeko lan bakarrera mugatua dagoelarik.

    • Irakaslearen Gune Pribatuaren bitartez, online, gela bakoitzeko lan bana bidaltzea (lan bat, gela bat), 5. klausulan jasotzen diren betekizunekin bat etorriz, A edo B kategorian, egoki den moduan, parte hartzen duen gelaren maila zein den, eta izena emateko eta 2. klausulan aipatutako lanak jasotzeko epean. Salbuespen gisa, bi kategorietako ikasleei dagozkien lanak onartuko dira, bai landa-eskola taldekatuetan (LET), baita zirkoetako gela ibiltarietan ere, edo antzeko ezaugarriak dituzten antzeko modalitateetan.

  5. LEHIAKETARA AURKEZTEKO LAN-PROPOSAMENA BETEKIZUNAK

    Izen-eman duen ikasgela bakoizak, parte-hartze kategoria edozein izanda ere, ondorengo bi (2) lan formatuekin parte hartu ahal izango du:

    1.1. Aukera: Ikasgelak kartel batekin parte hartu ahal izango du, beraien gaur egungo lau (4) erreferente femeninoak aurkeztuko dituena, beraien HISTORIARAKO EMAKUMEAK, XXI. Mendean bizi direnak edo bizi izan direnak, haietako bat gutxienez espainiarra izanik, eta ondorengo lau eremu bakoitzekoak:

    • POLITIKA (presidenteak, ministroak, erreginak, politikariak, filosofoak...)
    • KULTURA (aktoreak, abeslariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, musikagileak, dantzariak ...).
    • KIROLA (igerilariak, atletak, pisu-atlxatzaileak, futbolariak, saskibaloi-jokalariak, entrenatzaileak...).
    • ZIENTZIA (astronomoak, asmatzaileak, matematikariak, fisikariak, astronautak...).

    2.2. Aukera: Ikasgelak bideo batekin parte hartu ahal izango du, beraien gaur egungo lau (4) erreferente femeninoak aurkeztuko dituena, beraien HISTORIARAKO EMAKUMEAK, XXI. Mendean bizi direnak edo bizi izan direnak, haietako bat gutxienez espainiarra izanik, eta ondorengo lau eremu bakoitzekoak:

    • POLITIKA (presidenteak, ministroak, erreginak, politikariak, filosofoak...)
    • KULTURA (aktoreak, abeslariak, pintoreak, idazleak, kazetariak, musikagileak, dantzariak ...).
    • KIROLA (igerilariak, atletak, pisu-atlxatzaileak, futbolariak, saskibaloi-jokalariak, entrenatzaileak...).
    • ZIENTZIA (astronomoak, asmatzaileak, matematikariak, fisikariak, astronautak...).

    Aukeratutako formatua edozein izanda ere, irakasle parte-hartzaileak lana Eremu Pribatuaren bidez igo beharko du, eta kartelarekin edo bideoarekin batera, gehienez ere bi orrialdetako PDF fitxategi-dokumentu bat non lau (4) emkume hauek aukeratzeko arrazoiak haien garrantzia eta gizarteari egindako ekarpena deskribatzen diren, ez baita nahikoa famatuak izatearekin, gainera dokumentu honetan ere ikasgela parte-hartzaileak egindako lanadeskriba daiteke.

    Gainera ikasleek eskura dituzten teknika guztiak erabiltzeko aukera izango dute, collage-a bezalako teknika tradizionalenetatik (itsaski eta guraizeen erabilerarekin), teknika berritzaileetaraino, irudiak eta bideoak tratatzea ahalbidetzen dien ordenagailurako programa bat erabiliz, esate baterako (Photoshop, on-line editoreak, etab.).

    Talde-ikasgelak ilustrazio edo collage tradizional bat egiteko kasuan, irakasleak hura eskaneatu edo lanaren argazki bat egin beharko du irakaslearen onlineko Eremu Pribatuaren bidez bidali ahal izateko, .jpg formatuan eta 2MBeko gehienezko pisuarekin. Kartela 140 karaktere gaindi ezin ditzakeen izenburu batekin batera aurkeztu beharko da, irakaslearen Eremu Pribatuan lanen igoerarako prestatutako esparruan.

    Talde-ikasgelak bideo bat egiten duen kasuan, irakasleak hura .mp4 formatuan dagoela eta minutu 1eko iraupena gainditzen ez duela ziurtatu beharko du, gainera ikasgelak egindako lana bertan azaldu ahalko delarik. Bideoak ezingo du ezaguterrazak diren adingabekoen irudirik izan. Bideo hau 140 karaktere gaindituko ez dituen izenburu batekin batera aurkeztuko da, irakaslearen Eremu Pribatuko lan igoerarako prestatutako esparruan.

    Inongo kasutan eta inongo baldintzapean, MATTEL ez da Lehiaketara aurkeztutako lanen edukiaren arduraduna izango, soilik eta zuzenean parte-hartzaileei dagokien erantzukizuna dena, MATTELentzako erabateko indemnitatearekin.

    Estatuko Hezkuntza Zentro guztietako Zuzendari eta irakasleek Lehiaketaren webgunean, kartela edo bideoa lantzeko ikasgelan laguntza gisa erabilia izan ahalko den material didaktikoa (esparru bakoitzarekin harremana duena: politika, kultura, kirola eta zientzia) izango dute eskura.

  6. EPAIMAHAIA, PROZEDURAK ETA DATAK

    Epaimahaia gutxienez sei (6) kidez osaturik egongo da: Mattelen hiru (3) ordezkari eta komunikazio, genero berdintasun eta hezkuntza esparruetako hiru (3) aditu, bakoitzeko bana (aurrerantzean “Epaimahaia”).

    Epaimahaiak lan hoberenen lehen hautaketa bat egingo du eta ondoren bi (2) lan irabazleak aukeratuko ditu, A kategoriakoa (LH-ko 1., 2. eta 3. mailak) bata eta B kategoriakoa (LH-ko 4., 5. eta 6. mailak) bestea.

    Epaimahaiak, aurkeztutako lan guztietan, honako alderdi hauek kontuan hartuko ditu:

    • Esparru bakoitzean aukeratuako emakumeek egungo gizartean duten oihartzun, nabarmengarritasun eta ekarpena.
    • Ikasleek lau (4) emakume hauek proposatzeko arrazoiaren argudioak.
    • Bideoaren edo kartelaren sorreran erabilitako teknika artistikoen originaltasuna, sormena eta kalitatea (umeen adina kontuan hartuz).

    Baliogabetzat hartu eta ondorioz Lehiaketatik kanpo geratuko dira Oinarri hauetan jasotako formatu zuzenetan proposatzen ez diren lanak, euskarriaren bateraezintasuna dela eta.

    Behin lan irabazlea aukeratuta, Lehiaketaren Web orrian argitaratua izango da (www.programaescolartupuedesser.es) 2020ko maiatzean.

  7. PARTE HARTZEKO KATEGORIA:

    Kategoria hauetakoren batean parte har daiteke:

    • A kategoria (Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailak)
    • B kategoria (Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailak)
  8. SARIAK

    Bi (2) ikasgela irabazle aukeratuko dira, kategoria bakoitzeko bat. Bakoitzak BOSTEHUN EUROTAN (500€) (BEZa barne) baloratuako taldearentzako jarduera batean datzan esperientzia bat jasoko du. Saria ezingo da diruagatik aldatu.

  9. LEGERIA

    Euskarri fisikoak eta lanei dagozkien eskubideak MATTELen jabetza izatera pasako dira, zeinak edozein unetan, aurkeztutako edozein lanen originala eskatu ahalko duen hura itzultzeko betebeharrik izan gabe.

    Jabetza intelektualaren eskubideei dagokionez, parte-hartzaileek MATTELi 50 urtetako epean zehar, ez lurralde, ez materialezko mugarik gabe, eta hirugarrengoei ondarezko eskubide guztia edo partziala lagatzeko eskubidearekin, erreprodukzio eskubideak, paperezko euskarrian eta Interneten argitaratzeko eskubideak, finkatze, konpilazio, komunikazio publikoa, eta sortutako lanen gaineko esplotaziorako eskubide guztiak lagatuko dizkiote.

    MATTELek lan irabazlea askatasun osoz prozesatu, egokitu, eraldatu eta zuzentzeko eskubidea gordetzen du Lehiaketaren eta haren emaitzen promozio eta hedapen beharrei egokitzeko helburuarekin.

  10. DATU PERTSONALAK

    Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016/679 (EB) Erregelamendua, 2016ko apirilaren 27koa, izaera pertsonaleko datuen Babesaren ingurukoaren arabera eta 3/2018 (N) Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta eskubide digitalak bermatzeari buruzkoaren arabera, irakasleei haien datuak MATTEL ESPAÑA, S.A. (Aribau kalea, 200, 9. solairua, 08036 Bartzelona helbidea duenak) Lehiketa honek ordezkatzen dituen ikasgelen parte-hartzea kudeatzeko helburuarekin soilik tratatuak izango direla jakinarazten zaie.

    Lehiaketa hontako parte-hartzaileek erraztutako informazioaren hartzailea MATTEL da, datu pertsonalak ez direlarik inongo hirugarrengori lagatuko, Lehiaketaren gauzatze egokirako eta sarien bidalketarako haren izenean jardungo duten agente kolaboratzaileei izan ezik.

    MATTELek tratatuko duen parte-hartzailearen informazio pertsonala haren izen-abizenak, ordezkatzen dituen/dituzten Hezkuntza Zentroa/k eta ikasgela/k, email helbidea eta, erabiltzailearen pribatasunaren inguruko akordioaren arabera, Lehiaketaren unean parte-hartzaileek erraztutako informazio guztia izango da. Era berean, MATTELek parte-hartzaileei informazio gehiago eskatu ahalko die, esaterako, helbide osoa, telefono zenbakia, identifikazio pertsonaleko zenbakia eta Lehiaketan parte-hartze zuzena ziurtatzeko beharrezko duen beste edozein informazio, ikasgela irabazlearen ordezkari gisa sariaren igorpen eta onarpena barne. Lehiaketako parte-hartzaileek MATTELi gerora eskatu eta erraztutako informazio guztia egiazkoa eta zehatza izango dela ziurtatzen diote.

    MATTELek irakasle parte-hartzaileen datuak Lehiaketan haien parte-hartze zuzena ziurtatu ahal izateko eta ordezkatutako ikasgela/k irabazle suertatuez gero beraiekin kontaktuan jarri ahal izateko beharrezko izango den denboran zehar gordeko ditu.

    Beraien datuak errazten dituzten pertsonek, zeinek adin nagusikoak direla ziurtatzen duten, zuzentze, ezabatze, mugatze, eramangarritasun eta aurkakotza eskubideak baliatu ahal izango ditu, idatzizko komunikazio bat MATTEL ESPAÑA, S.A., Aribau Kalea, 200 zkia., 10. solairua, 08036 Bartzelona, helbidera bidaliz.

    MATTELek parte-hartzaileek erraztutako informazio pertsonalaren osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna kontrolatu eta mantentzeko beharrezko neurri tekniko eta antolakuntzazkoak inplementatuak dituela bermatzen du.

  11. ALDARAZPENAK EDOTA ERANSKINAK

    MATTELek honako Oinarrietan, haien mekanikari eta sariari dagokionez, eraldaketak egiteko edo eranskinak gehitzeko eskubidea gordetzen du, beti ere aldaketa horiek justifikatuak badaude eta parte-hartzaileei kalte egiten ez badiete, Lehiaketaren baliozko epean egiten diren bitartean eta behar bezala igorriak diren bitartean.

    MATTEL ez da erantzule izango ezustekoz edo ezinbesteko kasuagatik, Lehiaketa ezingo balitz zehaztutako honako Oinarrietan jasotako bere ebazpenetan aurrera eraman, MATTELentzat inongo betebeharrik suposatu gabe. Halako kasuan, MATTELek Lehiaketaren hasierako hedapenerako erabilitako bide berdinaren bitartez mekanika berri bat argitaratzea erabaki dezake edo berbera deuseztatzea, ez duelarik MATTELentzako inolako erantzukizunik suposatuko. Era berean, MATTEL ez da Webgurearen funtzionamendu okerraren erantzule izango.

  12. DEUSEZTASUNA

    Honako Oinarrien edozein aurreikuspen erabat edo partzialki baliogabea edo efekturik gabea deklaratuko balitz, deuseztasun edo eragingabetasun horrek soilik baliogabea edo efekturik gabea suertatutako xedapenari edo berberaren zatiari eragingo dio, gainerako guztia mantenduz eta xedapen hori edo kaltetutako berberaren zatia ezarri gabetzat hartuz, ez bada honako Oinarrientzat ezinbestekoa izateagatik hauei osotasunez eragiten diela.

  13. APLIKATU BEHARREKO LEGEA ETA JURISDIKZIOA

    Honako Oinarriak Espainiako legeriaren arabera interpretatu eta beteko dira. Oinarrien existentzia, sarrera, erabilera edo edukiak eragindako edozein auzigaitarako, irakasleak eta MATTELek espreski legokiekeen beste edozein foruri uko egiten diote, Bartzelonako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta konpetentzia esklusiboaren menpe geratuz.