Gaia zure ikasleekin lantzen eta zuen parte-hartze lana gidatzen lagunduko zaituzteten eduki eta aktibitate ugari eskaintzen dizkizugu.

PARTE HARTZEKO KATEGORIA

Parte hartzeko bi kategoria daude:

Kategoria A

Kategoria

Lehen Hezkuntzako 1., 2. eta 3. mailako gelak.

Kategoria B

Kategoria

Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako gelak.

Epaimahaiak lanen ebaluaketa irizpideetan ikasleen adina kontuan izango du.

Nola har genezake parte?

Ikasi al dute zure ikasleek emakumeek Historian zehar izandako paperaren garrantzia?
Bere inguruko emakumeen lanbideak ikertu a dituzte dagoeneko?
Genero-estereotipoak eta desberdintasunak aurkitu eta identifikatu al dituzte?

Orain da geure egungo gizartearentzako emakumezko erreferente handiak aurkitzeko garaia! Haien grina, esfortzua eta gogoari esker nahi zutena izatera iritsi diren emakumeak, eredu jarraigarriak bilakatu direnak: Politikariak, abesleak, aktoresak, margolariak, futbolistak, zientzialariak, hegazkinlariak, enpresariak... Anima itzazu zure ikasleak haien proposamenak aukeratzera!

Izen eman duzuen ikasgela guztiek geure HISTORIAKO EMAKUMEAK posterra (iraganeko emakume handiak) deskarga dezakezue, eta zuen lana sortuz hura osatzea proposatzen dizuegu (gaur egungo emakume handiak): talde-ikasgela gisa HISTORIARAKO EMAKUMEEN errekonozimenduaren inguruan lan egin beharko duzue, hau da, gaur egungo lau emakume handi, mende honetan zehar bizi direnak edo bizi izan direnak, kontuan izan gutxienez haietako batek espainiarra izan behar duela. Hurrengo lau eremu bakoitzeko emakume bat landu beharko duze:

lehendakariak,
ministroak,
erreginak...
aktoreak, abeslariak,
pintoreak, eskultoreak,
kazetariak...
Igerilariak, atletak, pisu jasotzaileak, futbolistak, saskibaloi jokalariak, entrenatzaileak...
astronomoak,
asmatzaileak,
matematikariak,
fisikariak, astronautak...

Egindako lana isladatu eta aurkezteko, gehienez ere 2MB-eko pisua duen .jpg formatuko KARTEL bat edo gehienez ere minutu 1eko iraupena duen .mp4 formatuko BIDEO baten bidez egin dezakezue.

Bi aukerek (kartela edo bideoa) gehienez ere 2 orrialdetako pdf formatuko azalpen-dokumentu batekin batera joan behar dute. Azalpen testu hau talde-ikasgelak egindako lana isladatzeko erabili dezakezue.

Nortzuk diren eta zergatik aukeratu dituzuen jakin nahi dugu! Zuen lau proposamenak gure gizartearentzako garrantzitsuak izateko arrazoiak ondo pentsatu, ez baita nahikoa famatuak izatearekin... Eta ekin iezaiozue lanari! Martxoaren 16ra arte daukazue eremu pribatura zuen kartelaren argazki bat edo eskaneatutako irudi bat, edo gehienez ere minutu bateko iraupena duen bideo bat igotzeko.

Zuen kartela sortzeko erabiltzen duzuen teknika edo teknikak erabat librea da:
marrazkia, argazkia, collage-a...

Parte hartzeko lana

Zuen HISTORIARAKO EMAKUMEAK lana prest al daukazue jada?

Oraindik hasi ez bazarete oroitu martxoaren 16ra arte duzuela zuen lana talde-ikasgela gisa web orriko irakaslearen eremu pribatura igotzeko, eskaneatutako irudi bat edo gehienez ere minutu 1eko iraupena duen bideo bat. Oroi ezaue kartela edo bideoa talde-ikasgelak egindako esfortzua isladatzen duen azalpen testu batekin batera aurkeztu behar duzuela.

Lana igo

Zuen parte-hartzea ikusteko irrikitan gaude,
jarrai dezagun historia egiten genero BERDINTASUNETIK!

Parte-hartzeak berekin dakar oinarri hauek osorik onartzea

¿Qué valorará el jurado?

PROPOSAMENA+SORMENA+IDEIA+TESTUA+ORIGINALTASUNA+BERDINTASUNA+EMAITZA!

Epaimahaiak, aurkeztutako lan guztietan, honako alderdi hauek kontuan hartuko ditu:

  1. Eremu ezberdin bakoitzaren barnean, mende honetan, XXI. mendean! bizi diren edo bizi izan diren aukeratutako emakumeek egungo gizartean duten oihartzuna, nabarmengarritasuna eta ekarpena.
  2. Zure ikasleek lau emakume horiek aukeratzeko emandako argudioak.
  3. Kartela egiteko erabilitako teknika artistikoen originaltasuna, sormena eta kalitatea (haurren adinari erreparatuta).